Estás en:bidasoaldia.com » Noticias » Abian da aurtego Mintzalaguna


Abian da aurtego Mintzalaguna

Aurtengo egitasmoa Irungo Udaleko Euskara arloak antolatu du, Irungo euskaltegiekin batera

Atzo arratsaldean, Oiasso Museoan, 2013ko Mintzalagunaren inaugurazio-ekitaldia egin zen; programa hori, aurten, Irungo Udaleko Euskara arloak antolatu du, Irungo euskaltegiekin batera: Irungo AEK, Herri Jakintza eta Udal Euskaltegia. Ekitaldi horretan izan ziren Jose Antonio Santano alkatea eta Fernando San Martín Euskarako ordezkaria, eta aurtengo edizioan parte hartuko duten 70 lagunak agurtu zituzten.

“Saio atsegina eta oso lasaia izan zen, eta balio izan zuen parte-hartzaile guztiak elkar ezagutzeko eta taldeak osatzeko”, esan zuen San Martínek; gianera, hiriko euskaltegien laguntzaren garrantzia ere nabarmendu zuen. Edizio honetan, 58 mintzakidek (euskara ikasten ari diren pertsonak) eta 12 mintzalagunek (euskara ondo jakinez hitz egiteko gaiak proposatzen dituzten eta gainerakoei laguntzen dieten pertsonak) parte hartuko dute.

Guztira, 70 parte-hartzaile, hainbat taldetan banatuta, 1 edo 2 mintzalagunek mintzakide-kopuru txiki bati laguntzeko datozen hilabeteetan antolatuko diren saioetan. “Kontua da euskara dakitenek beren ezagutzak partekatzea euskara ikasten ari direnekin, helburutzat hartuta euskara giro ez formal batean praktikatzea”, azaldu zuen ordezkariak.

 



Deja tu comentario


Ver Condiciones de uso: