Hendaia.com elkarteak maitasun gutun lehiaketa antolatu du
13 urtetik gorako idazle guztiei zuzenduta dago. Martxoaren 14ra arte parte hartu daiteke
Otsailaren 14a ezaguna da maiteminduen eguna izateagatik, horregatik Hendaia.com elkarteak egun hori hautatu zuen bere euskarazko maitasun gutun lehiaketaren hirugarren edizioa abian jartzeko. Lehiaketa 13 urtetik gorako idazle guztiei zuzenduta dago, profesional zein amateurrei.
Bigarren urtea da lehiaketa hau Hendaia Euskaraz euskararen hilabetearen karietara antolatua dela. Izan ere, duela urte batzuk, Baleak elkarteak jadanik antolatu zuen lehen aldiz, baina 2011tik, Hendaia.com-ek hartu du lekukoa eta lehiaketa orain urtero ospatzen da, otsailaren 14tik martxoaren 14ra.
Aurten hautatutako gaia “Zailtasun frangoren gaindi… amodio aitortza!” da. Gutunak argitaratu gabekoak eta originalak izan behar dira (itzulpenak ez dira onartzen), eta Hendaia.com elkartera (Errepublika plaza, 6 – 64700 Hendaia) igorri behar dira, beranduenaz martxoaren 14an.
Gutun irabazleen irakurketa eta sarien banaketa martxoaren 30ean (ostirala) izango da, 19:00etan Abbadia gazteluaren kaperan, euskal idazle ospetsuz osaturiko epai-mahaiaren parte hartzearekin (haien artean Aurelia Arcocha Euskaltzaindiaren lehendakariordea).
Oinarriak www.hendaye.com web gunean Kontsultatu daitezke. Xehetasun gehiago: 06.43.45.17.08 – info@hendaia.com
EUSKARAZ

 
