70 etxebizitza kolektibo estreinatu dira Hendaian
Ama Lur deitzen da bizitegia
Pasa den ostiralean, Jean Baptiste Sallaberry, Hendaiako Auzapezak eta Jean-François Maison, “Office 64 de l’Habitat” erakundeko lehendakariak, Michelle Alliot-Marie Andere Diputatuaren eta Kotte Ecenarro Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorreko Lehendakari-Ordearen presentzian, etxebizitza soziala berriak estreinatu dituzte Hendaiako Dongoxenia auzoan. Ekitaldian parte hartu dute ere inguruko herrietako auzapez batzuk, eraikuntza lanetan parte hartu duten enpresek baita ere etxebizitzetako biztanleek.
Office 64 de l’Habitat erakundeak eramandako “Ama Lur” operazioak, 40 etxebizitza sortu ditu alokatzeko eta beste 31, erosteko etxebizitza sozial moduan. « Programa honekin lortu da aniztasun soziala sortzea, alokairu sozialen eskaintza areagotuz eta erosle berriei, kalitatezko etxebizitzak prezio egokienean proposatuz” aitortzen dute udalatik.
Herriko Etxeak, operazio honekin jarraitzen du etxebizitza sozialen alde hasitako lan ildoa, udalarentzako premiazko helburua dela adierzi du.
Programa hau ere, garatzen ari den Hendaiako auzo berri horren antolatzeko proiektu zabalago batean sartzen da: ekipamendu publikoen eraikuntza, (adibidez, datozen hilabeteetan zabalduko den haurtzaindegi berria) eta etxebizitzena (etxebizitza soziala berriak sortuko dira laster).
EUSKARAZ

 


