Saindua Gaztelekuak ekitaldi ezberdinak antolatu ditu otsailerako
Iñauterietara begira, tailerrak eta jaialdi bat ospatuko da otsailaren 17an
Saindua Gaztelekuak otsailerako ekitaldi sorta oparoa antolatu du. Gitarra ikastaroa, guztien artean arrakasta gehien izan duena, astelehenetan tokia izango du 17:30etik aurrera. Ikastaro honek zortzi asteko iraupena izango du eta bertan parte hartzeko interesa duenak Gaztelekuan izena eman beharko du urtarrilaren 31a bitarte, kuota 20 eurokoa izango da.
Ikastaroez gain ostiralero tailer eta ekintza ezberdinak egongo dira gaztelekuan. Ekintza hauek doakoak izango dira eta gaztelekura bertaratzen diren gazteek parte hartzeko aukera izango dute aldez aurretik izenik eman gabe. Otsailaren 3an, Basamortuko perkusio tailerra ospatuko da 18:00etatik aurrera. Otsailaren 10ean, Iñauterietako tailerra 17:30tik aurrera, bertan Gaztelekua iñauterietarako prestatzeko aukera egongo da eta otsailaren 17an Iñauteri jaialdia izango da 17:00etan hasita, bertan mozorro lehiaketa eta sorpresa ezberdinak egongo direlarik.
EUSKARAZ

 

