Estás en:bidasoaldia.com » Noticias » Alberto Iñurrategik bere azkeneko ikus-entzunezkoa aurkeztuko du gaur Irunen


Alberto Iñurrategik bere azkeneko ikus-entzunezkoa aurkeztuko du gaur Irunen

Ospitale zaharreko hitzaldi aretoan izango da 19:30etatik aurrera

Irun Iruten euskara elkarteak antolatuta, Alberto Iñurrategi mendizale famatuak gaur Irunen egongo da bere azkeneko ikus-entzunezkoa aurkezten. Ekintza, irungo ospitale zaharreko hitzaldi aretoan egingo da eta 19:30ean hasiko da.

Lanak ‘Porrotaren alde’ izenburuarekin argitaratzen da, eta izen hori darama zeren eta Alberto Iñurrategiren iritzian “gaur egun mendizalea gero eta lehiakorragoa da hitzaren zentzurik zatarrenean”. Berak pentsatzen duen arabera, orain mendizaleek kosta ahala kosta gailurrak metatu behar dituzte eta horrek, gailurrak eskuratzeari gero eta gehiago izen ona galarazten dio.

Mendizale atxabaltarrak denon artean mendia buruz behera jarri dugula dio. Baina behintzat, argitu du “zorionez mendizaletasuna ez da kirol olinpikoa. Ez da txapelketarik antolatzen eta suerte handia da hori. Gure lehia ez da beste kirolari baten kontrakoa, geure buruaren kontrakoa baizik. Mendizaletasunak zaletasuna izaten jarraitzen duen neurrian, mendizalearen esku egongo da mendikoa kiroltasunez eta modu apalean egitea”.



Deja tu comentario


Ver Condiciones de uso: